Hauteskundeen emaitzak, auzoz auzo

hirinet 2014ko maiatzaren 29a

Europako Parlamenturako hauteskundeetan, Gasteizen 80.704 lagunek eman zuten bozka eta abstentzioa %56,63 izan zen.

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Gasteizen Alderdi Popularra atera zen garaile eta13.616 boto eskuratu zituen. EH Bilduk 13.544 bozka lortu zituen, PSE-EEk 13.175, EAJk 11.150 eta PODEMOSek 7.590 botu.

 

 

 

 

 

Alderdi Popularra atera zen garaile zazpi auzotan; Hegomendebaldeko nekazaritza eremua, Txagorritxu/ Gazalbide, San Martin, Mendizorrotza, Lobaina / Alde Zaharra, Zabalgunea eta Babesgabeak. EH Bilduk garaipena lortu zuen bederatzi auzotan; Iparmendebaldeko nekazaritza eremua, Ibaiondo, Zabalgana, Koroatze, El Anglo/ Alde Zaharra, Judimendi, Done Jakue, Salburua/ Arantzabela eta Santa Luzia. PSE-EE, berriz, garaile atera zen zortzi auzotan; Abetxuku, Arriaga-Lakua, Sansomendi, Ariznabarra, Zaramaga, Adurtza/ San Cristobal, Aranbizkarra eta Pilar. Azkenik, EAJk Ekialdeko nekazaritza gunean lortu zuen bere garaipen bakarra.

 

 

 

EMAITZAK AUZOZ AUZO

 

 

 

 

 

Hauteskundeen emaitzak: El Correo egunkaria

Irudiak: Hirinet

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago