Euskararen erabilera sustatzeko proiektuak diruz laguntzeko deialdia abian jarri du udalak

hirinet 2014ko maiatzaren 29a

2014-2015 ikasturtean euskararen erabilera sustatzeko proiektuak gauzatzeko diru laguntzak eskatzeko epea zabaldu du Gasteizko Udalak eta irailaren 12ra arte egongo da zabalik.

 

Deialdian honako egitasmo hauek aurkeztu ahal dira:

 

- Euskaltegiek antolatutako ekintzak, ikasleak euskarazko eskaintzara hurbiltzea eta ikaste-prozesua azkartzea helburu dutenak. Antolatzen diren ekintzak edozein euskaltegitako ikasleei irekiak egongo dira. Helburu horrekin material bat sortzea asmoa bada, materiala euskaltegi guztien esku egongo da.

 

- Guraso-elkarteek, gurasoelkarteen federazioek edo bestelako elkarte batek ikastetxeetan antolatuko ekintza edo jarduera ez ohikoak, ikasleen artean sentsibilizazioa edo euskara erabiltzeko ohiturak sortzea helburu dutenak. Baloratuko da bereziki ekintzak ikastetxe bat baino gehiagoren artean antolatzea eta ekintzak egitasmo edo kanpainaegitura izatea.

 

- Oro har, aisialdian edo kirol arloan euskararen erabilera sustatzeko proiektuak, aurreko ataletan aurreikusi gabekoak.

 

Kasu guztietan ekintzek zein jarduerek edukietan eta prozeduretan nabari-nabaria izan behar dute sentsibilizazioan edo hizkuntza ohituretan eragiteko helburua: justifikatu ere proiektuan bertan justifikatu behar da ekintzak helburuari nolako ekarpena egiten dion. Jarduera euskaraz izatea ezin da arrazoi nahikoa izan deialdi honetan lekua izateko.

 

Eskabideak aurkezteko epea irailaren 12an amaituko da

 

Informazio gehiago: Euskararen erabilera sustatzeko proiektuak diruz laguntzeko deialdia

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago