Gazteluen egunak Zanbrana inguruko ondarea ezagutzera emango du ekainaren 7an

hirinet 2014ko maiatzaren 28a

Ekainaren 7an Gazteluen eguna ospatuko dute Zanbranan.

 

Herriko bizilagunek, kultur eta kirol elkarteek eta udalak elkarlanean antolatutako ekimenaren helburua inguruko ondarearen elementuak ezagutzera ematea da, baita bertan bizi direnen harremanak sendotzea ere. Horretarako, Bergantzungo dorretik, Lanoseko gaztelutik eta Zabalateko gaztelutik igaroko den 8 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Indarrak hartzeko bazkaria eskainiko dute, Sukalki jatetxeko Luis Angel Plagaroren laguntzarekin. Umeentzako ekintzek eta kontzertuek osatuko dute egun horretarako programazioa.

 

 

 

 

 

Informazio gehiago: Gazteluen Eguna 2014

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago