ALEA Arabako aldizkari berriaren logotipoa

hirinet 2014ko maiatzaren 27a

ALEA Arabako euskarazko astekaria martxan jartzeko proiektua abian da eta urte bukaeran lehenengo alea esku artean izateko aukera izango duzu.

 

Araba mailan euskara hutsean argitaratuko den lehenengo astekaria parte hartzea oinarritzen da eta Arabako euskaldunon sarea osatzen lagunduko du. Horregatik, argitalpenaren logotipoa diseinatzeko lehiaketa martxan jarri genuen. Guztira, 20 proposamen inguru jaso ditugu eta Arabako euskarazko astekariaren proiektua garatzen ari den lan-taldeko kideek osatutako epaimahaiak irabazlea aukeratu du.

 

 

Logotipoaren egilea Iker Etxaniz izan da.

 

 

Eskerrik asko lehiaketan parte hartu duzuen guztioi!

 

 

ALEA aldizkaria GEU elkartea, Berria eta Goienaren ekimenez sortu da, baina herrialde osoko euskaldun eta euskaltzaleen ekarpenarekin aterako da aurrera. Izan ere, ALEA izena Hirinet-en egindako bozketa baten bitartez aukeratu da eta oraingoan ere, argitalpenaren logotipoa izango dena lehiaketa bidez aukeratu dugu.

 

 

ALEA aldizkariari buruzko informazio gehiago jaso nahi baduzu, bidali mezua hurrengo helbidera: erredakzioa@hirinet.net

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago