Argitalpen, banaketa eta inprimaketa alternatiboari lotuta dauden Gasteizko zenbait pertsonek eta kolektiboek sortu zuten topaketa hau eta aurten hirugarren edizioa ospatuko dute. Helburu nagusia eztabaida eta pentsamendu kritikoaren garapena hedatu dezakeen esparru bat eskaintzea da, “inguratzen gaituen errealitatea ulertzeko eta bere aurrean erreakzionatu ahal izateko”. Horretarako, material antiautoritarioen argitalpen, produkzio eta banaketa eztabaidarekin uztartuko dute, formatu ezberdinetan eskainiz (hitzaldiak, mahai inguruak…).
Topaketa Alde Zaharreko Brullerias plazan izango da (euria egiten badu Gaztetxean).
Topaketan parte hartu nahi duten argitaletxe eta banatzaileek ekainaren 1ean baino lehen izena eman behar dute: info@liburutopaketa.net
Egitaraua
Ekainaren 7an, larunbatean
11:00-13.30 Herri mugimendua eta Autonomia Euskal Herrian.
Jtxo Estebaranz, (idazlea) eta Marta Luxan. (Joxemi Zumalabe).
Zer ulertzen dugu autonomiaren inguruan? Zer nolako eragina dauka gaur egun Euskal Herriko kaletan? Posiblea al da gaur egun?
13.30-16.00 Bazkaria eta solasaldia
16.00-18.00 Espetxeak sutan, COPEletik FIESetara Daniel Pont Martin (COPEleko preso ohia)eta Javier Ávila Navas (APREeta FIES presoa)
18.00 Zigor Kodea eta Hiritar Segurtasun Kodea Bilboko Salhaketako kide eta Gasteizko Eleak-ren kide baten eskutik
20.30 Kontzertuak Gaztetxean, hurrengo taldekin: Los Señora, Hurmurao, Garraxika
Ekainaren 8an, igandean
11.0 Antisikiatriaren inguruko gogoetak, Guillermo Renduelesen eskutik
16.00 Erresistentzia gure auzoetan: Gamonaleko auzokideen eta Egin Aiyuren eskutik
Informazio gehiago: liburutopaketa.net
Ekainaren 7an eta 8an ‘III.Liburu eta Eztabaida antiautoritarioaren topaketa’ ospatuko da Gasteizen.