'Bazatoz jolastera?' udaleko irekiak Zabalganan

Euskararen Agenda 2014ko maiatzaren 26a

Zabalgana eskolako guraso elkarteak eta Gutxinaka-gutxinakak udaleku irekiak antolatu dituzte udarako. Jolaserako eta esperimentatzeko espazioa proposatzen dute, umeen adinaren arabera egokitua eta euren interes eta motibazioen araberakoa.

Noiz? EKAINAren 30tik UZTAILAren 24ra

Norentzat? 2002. eta 2011. urte artean jaio diren umeentzat (Eskolan izena emanda egotea ez da beharrezkoa)

Izena emateko azken eguna: MAIATZAK 30

Informazio gehiago: Zabalganako LHIko udalekuak

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago