Bigarren zatian, ikusleak talde txikitan banatuko dira antzezpenean ikusi eta entzun diren alderdiei buruzko hausnarketa hobeto bideratzeko.
Lan honetan jorratzen diren gaiak honakoak dira: maskulinotasunaren gizarte eraikuntza, genero indarkeria, erantzukidetasuna, bikoteharremanak, homofobia, parekidetasuna…
”Etzak lo hartu” batez ere gizonei zuzendutako jarduera bat da, bi orduko iraupena du eta bi zatitan banatzen da: 30 minutu irauten duen “Etzak lo hartu” antzezpena batetik, eta foruma bestetik, gutxi gorabehera ordu eta erdikoa.