Espetxe GaienIkasketa Zentro Internazionalak, zigor kudeaketa esparru etiko baten barnean garatu behar dela dio, bestela, pertsona talde bati beste batzuen gaineko autoritatea emateak erraz amaitu dezakeelako botere gehiegikerian.
Egoera hau antzeman da Zigor Erakundeek asistentzia kalitatearen inguruan aurrera eramandako inkesta batean. Bertan medikuek erregimen egoerak "osasun gaiekiko lehentasuna duela" nabarmendu dute. Erizainek inkesta berean “osasun programak irizpide politikoen arabera egokitzea, osasun langileak ez direnekiko menpekotasun hierarkikoa eta kontsulten galera erregimen dinamikarengatik edota ez trasladatzearren” gehitu zituzten.
Argi dago presoen osasun fisiko eta mentalaren zainketa Barne Ministerioaren ardura dela. Hala ere ez dira ahaztu behar, Nazio Batuek edozein osasun langileri egotzitako etika printzipioak, batez ere sendagileek presoen osasun fisiko eta mentala babesteko duten ardura, beraien lehentasuna pazienteen osasuna izanda eta ez presondegiko zuzendaritzaren interesak. Bestalde espetxetako osasun langileak ez daude bertako langile administratibo edo disziplinarioen barne, funtzio ezberdinak baitituzte.
Preso egoerak bere baitan, hauen osasun mental eta fisikoaren gain eragiten du. Argi ikus dezakegu 2012ko Zigor erakundeetako Hilkortasuna, edota 2008ko Hilkortasun ereduak Espainian , kontsultatuz gero. Bertan, espetxe populazioan hilkortasun tasa/100000 (280, 39-52 adin tartean) populazio orokorrean baino (200, 35-54 adin tartean) handiago dela zehazten da. Suizidio tasetan nabariagoa da ezberdintasun hau (41 espetxetan, 9 orokorrean) eta %50 gehiago oraindik dispertsio politikaren menpe dauden euskal presoen kasuan (61/100000, Etxeraten datuetatik ateratako kalkulu estatistikoaren arabera).
Honela, erlazioen haustura eta isolamendua, eritasun mental eta organiko larriak (HIES, tumoreak) jasatearekin batera, Munduko Osasun Erakundeak suizidio arriskuarekin lotzen dituen faktoreak izanik, Euskal presoen kolektiboaren gain ezarritako sakabanaketa politika, modu zuzenean eragiten ditu deskribaturiko faktoreak. Osasun irizpideak kontutan harturik hauen gerturatzea, suizidioaren prebentziorako diseinaturiko Zigor Erakundeen protokoloen barne hartu beharko litzateke.
Sakabanaketak, presoen osasunean duen eraginaz gain, drama bat suposatzen du hauen senide eta lagunentzat (nagusiak, laboralki aktibo dauden helduak, umeak), ezinduta edo urtetan zehar astebururo milaka km egitera behartuak baitira, honek dakarren arrisku fisiko, mental eta ekonomikoarekin (20.000 euro /urte/familiako). Gogora dezagun 16 senide hil direla errepideetan.
Aurrekoak kontutan hartuz, Zigor Erakundeei neurri anker honen emaitzen gainean hausnartu dezaten eskatzen diegu. Amnistia Internazionalaren hitzetan berebiziko garrantzia du presoek kanpoko munduarekin kontaktua mantentzea, beraien familia eta lagunekiko erlazioak mantentzeko baliabideak erraztea, batez ere bikote edota seme-alaben kasuan, harreman hauen egonkortasuna garrantzitsua baita parte guztientzat eta batez ere presoaren erreabilitazio prozesuarentzat.
Nazio Batuek diotenez “gorputz zigorra, ziega ilunetan bakartzea, edota edozein zigor krudel, iraingarri, edota umiliagarri guztiz debekatuta dago diziplinazko zigor moduan". Munduko Osasun Erakundeak berriz honakoa dio, “preso bizitza eta bizitza askearen arteko ezberdintasunak gutxitu behar dira segurtasun maximoan mantendutako preso zenbakia ahalik eta gutxiena izanik.”
Guk, mediku bezala Osasun Agintaritzari eta Mediku Kolegioei; MOE, NB eta AI erakundeen gomendioak bere gain har ditzaten eskatzen diegu, osasun eskubideak erabaki politiko diskriminatzaileen gainetik lehenetsi ditzaten, jendarte eskubide eta etika medikoari jarraiki.
Ginebrako Deklarazioak dioen bezala: "ez dut onartuko, adin, gaixotasun, ezgaitasun, erlijio, jatorri etniko, sexu, nazionalitate, afiliazio politiko, arraza, sexu-joera, klase edo beste edozein faktore nire erantzukizun eta nire pazienteen artean sartu dadin eta ez ditut nire jakintza medikuak jendarte eskubideak eta askatasun zibilak urratzeko erabiliko, ezta mehatxupean ere”.
Sendagileak hortaz, etikoki behartuta gaude edozein presoren gerturatzea eta eritasun larriak dituztenen kaleratzea defendatzera inolako diskriminaziorik gabe; are gehiago neurri hauek indarrean dauden legeak betetzen dituztela kontutan izanda, pertsona guztiei aplikatu beharko litzaizkiekela uste dugu, etikoaz gain legeak hala dioelako.
Sinatzaileak:
Luís Galdos (Neurologoa), Carmen Landaluze (Pediatra), Victor Puente (Psikiatra), Mikel Ruiz (Mikrobiologoa)eta beste 10 mediku.
Nazio bat bere kartzeletako batean egon arte ezagutzen ez dela esaten da. “Nazio bat ez da maila altueneko hiritarrei emandako tratuaren arabera epaitu behar, maila baxuenetakoei emandako tratuaren arabera baizik” Duela gutxi hildako Nelson Mandelaren hitzak dira hauek, preso ohia, Hegoafrikar Batasuneko lehendakari ohia eta Nobel sariduna.