Altsasun jaio bazen ere, egun, Castillo Suarez Arbizun bizi da, bertako euskara teknikaria baita. Poesia afiziotzat dauka euskal filologian lizentziaduna den Suarezek. Haur literatura eta iritzi zutabeak ere idazten ditu prentsan. Aurten, Peru Abarka Album lehiaketa Zerua Berun lanarekin.
“Ez ohiko” urtebetetze festa baterako gonbidapena egiten digu idazleak eta honetara, “bai, mundu guztia dago gonbidatuta”.
Elkarrizketa entzun:
{mp3}elkarrizketa_castillo_suarez{/mp3}
‘Poetak Maiatzean’ egitasmoaren baitan eta GEU Elkarteak antolatuta Parral tabernan eskainiko du Castillo Suarez poeta nafarrak ‘Urtebetetze festa’ errezitaldia datorren asteartean, hilak 27.