Arabako erabiltzaileen %15,8ak euskaraz nabigatzen du sarean

hirinet 2014ko maiatzaren 21a

Euskal Estatistika Erakundeak Interneten erabileraz egindako inkestaren arabera, 2014an EAEko 15 urte edo gehiagoko biztanleen %68k Internet erabiltzen du, aurreko urteko aldi berean baino ehuneko 2,4 puntu gehiago.

 

Portzentajeetan Araba da nagusi, herrialdeko biztanleriaren %69k erabiltzen baitu eta azken urtean %2,4 igo da. Hala ere, sarean nabigatzeko euskara erabiltzen duten arabarren portzentajeak behera egin du eta %15,8ak bakarrik egiten du euskaraz.

 

Hiriburuei erreparatuz, Gasteiz dugu aurrena internauten kopuruan, %69,7, hain zuzen. Eskualdeei dagokienez, Araban erabiltzaile gehien dituen duen zonaldea Gorbeialdea da (%71,2); gutxien dituena, berriz, Arabako mendialdea (%55,4).

 

15-24 urte bitarteko gazteak dira internet gehien erabiltzen dutenak,  %98, alegia. Izan ere, 55-64 urte bitarteko erabiltzeen kopurua  pixkanaka gora doala adierazi dute datuek. Interneten ibiltzeko toki nagusia norberaren etxea da oraindik ere, Araban, esaterako %73´3.

 

Datu gehiago: Eustat


 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago