Garoñako plantak berriro martxa har dezan baimena noiz eskatuko duten zehaztu ez badute ere, uztailaren 6a baino lehenago behar du izan, ostean CSN Espainiako Segurtasun Nuklearreko Kontseiluak zentrala martxan jarri edo ez baita zenbat denborarako ere erabaki dezan.
Arabatik kilometro gutxira dagoen zentral nuklearrak 2012ko uztailean eten zuen bere jarduera, hala ere, ateak ez dira guztiz inoiz itxi. Jarduera gelditzeko arrazoia ekonomikoa izan zen, baina orain Espainiako Gobernuak zerga bereziak kendu dizkio eta horregatik, eskatuko dute berriro martxan jartzea.
Iturria: Berria.info
Batzar nagusia egin zuen herenegun Endesa enpresak eta bertako akziodunek Garoña zentral nuklearreko jarduera berreskuratzeko baimena eskatzea erabaki zuten. Halaxe jakinarazi zuen Borja Prado presidenteak batzarra bukatu bezain laster.