Gasteiz Cup lehiaketa desagertuko dela salatu dute

hirinet 2014ko mai. 20a, 09:48

Uztailaren 6tik 12ra ospatu behar zen Gasteiz Cup  gazteei zuzendutako futbol lehiaketa bertan behera geratuko dela salatu du Iratxe Lopez de Aberasturi Bilduko zinegotziak.

Horrez gain, udalak lehiaketari ematen zion diru-laguntza aurten Hiriburu Gastronomikoa sustatzeko erabiliko duela salatu du. 

 

Urtero mundu osoko futbol jokalari gazteak biltzen zituen lehiaketak 19.edizioa ospatu behar zuen eta printzipioz ospatzea aurreikusita zegoen, izan ere, bere web gunean oraindik ikus daiteke aurtengo informazioa. Hala ere, Iñaki Egües lehiaketaren arduradunak ekimena bertan behera geratuko dela baieztatu dio hiriko komunikabide bati. “Egungo baldintzekin ez dugu lehiaketa antolatuko. Ez da bakarrik arrazoi ekonomiko bat, proiektuak babes falta dauka eta ez da behar bezala baloratzen”.

 

Javier Maroto alkateak, berriz,  bere Twitter kontua erabiliz, honako hau adierazi du: “Hemendik gutxira argitaratuko den diru-laguntzen deialdira ez dira aurkeztu. Egiten badute, diru-laguntza jasoko dute”. Horrekin batera, aipatutako diru-laguntza soilik kirol proiektuak babesteko erabiliko direla azaldu du, “ez proiektu gastronomikoak babesteko”.

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide