Punck rock-a jorratzen dute hardcore ukituekin eta Bonberenea estudioan grabatu dute lan hau, Karlos Osinagaren gidaritzapean. 12 kantuz osaturiko diskoa da, 12 abesti azkar eta zuzenak. Talde berria bada ere, taldekideen ibilbidea luzea da musika mundua, Brigada Criminal, Captain Nemo, los Rockinson, First Fucking, Señor No eta Eskoriatza taldeetan arituak dira beste beste.
Maiatzaren 23an kaleratuko dute lan berri hau eta Gasteizen maiatzaren 24an, larunbatean, aurkeztuko dute zuzenean, Judimendiko Ibu Hots tabernan.
Diskoa eskuratzeko: www.bonberenea.com
Ladislao Lazkaotik datorren taldea da. Duela bi urte hasi ziren lokalean bertsio batzuk jotzen eta beraien abestiak sortu eta gero osatu dute euren lehen lana ‘Pantailak’, Bonberenea Ekintzaken eskutik.