Erakusketa hau ‘Erreferentziak’ proiektuaren barruan sartzen da, iaz kulturuneko Dokumentazio Zentroak sortu zuen zikloan, hain zuzen. Helburu bikoitza du proposamenak; alde batetik, zentroan dauden dokumentu funtsen berri ematea (bibliografikoak, soinuzkoak eta/edo ikus-entzunezkoak) eta bestetik, azken urteetako arte jarduera nagusien bilakaera erakustea. Guztira, 130 dokumentu egongo dira ikusgai, euskarri ezberdinetan.
Horrela, ‘Erreferentziak” gaur egungo arte ekoizpenaren eremu eta eraldaketa desberdinetara hurbilduko da, Dokumentazio Zentroan bildu diren dokumentu funtsen bidez. Hausnarketa eta eztabaida publikoa pitzarazteko tresna izan nahi du eta zentroak gordetzen duen bibliografia funts handia ezagutarazi.
Bigarren erakusketan argazkilaritzari erreparatuko diote. Bibliografia funtsen aukeraketa zabala (liburuak, aldizkariak, katalogoak eta artikuluak) egin da, sorkuntza lengoaia horrekin lotutako teoria eta ikerlanak berraztertzeko. Argazkigintza beren sorkuntza lanaren oinarritzat hartu duten artisten hautaketa batek osatzen du erakusketa.
Besteak beste, izen hauek aurkituko dituzte bisitariek: Marina Abramovic, Helena Almeida, Diane Arbus, Roland Barthes, Walter Benjamín, Pierre Bordieu, Claude Cahun, Joan Fontcuberta, Rosalind E. Krauss, Jorge Luis Marzo, Gloria Picazo,Susan Sontang, Jorge Ribalta, Martha Rosler eta Begoña Zubero.
Erakusketa irailaren 7ra arte izango da ikusgai Montehermoso Kulturuneko 2. solairuko klaustroan.
Informazio gehiago: ERREFERENTZIAK II. Argazkigintzara hurbiltzea erakusketa
‘ERREFERENTZIAK II. Argazkigintzara hurbiltzea’ erakusketak ateak zabalduko ditu gaur