Oraingo honetan hiru dira Europan aurkeztuko dituen lanak; In the garden, Kri Kra Kro eta Kubik. Hauek guztiek umeen (1-6 urte bitartekoak) eta irudien arteko harremanaren inguruko trilogia eszeniko bat osatzen dute eta haurrak etengabe estimulu bisualez inguratuta hazten diren XXI. mendeko hiritarrak direla hartzen dute oinarritzat. Irudiak, ikusteko ez ezik, elkarri eragiteko eta mundua eraldatzeko baliagarriak direla adierazi nahi du antzerki konpainiak proiektu artistiko hauen bitartez.
Teatro Paraiso Antzerkia Europan
Kuulas International Children’s Theatre Festival, Kouvolas (Finlandia), maiatzaren 15etik 18ra. ‘In the Garden’ lana maiatzaren 17an aurkeztuko du.
Festspillene I Nord – Norge, Harstad (Norvegia), ekainaren 21etik 28ra. ‘In the Garden’ ekainaren 25ean eta eta Kubik 26an aurkeztuko ditu.
Mini Summer Festival, Ljubljana (Eslovenia), ekainean, uztailan eta abuztuan. ‘In the garden’, ekainaren 29an egingo du.
MDF Sibenik, Sibenik (Kroazia), ekainaren 22tik uztailaren 6ra. ‘In the garden’ eta ‘Kri Kra Kro’ aurkeztuko ditu uztailaren 1ean eta 2an.

Duela 35 urte martxan jarri zen