Ainara Escobar eta Arrate Uribarren (Zabalganako euskara batzordea): “Auzoa gaztea izanik euskaldun kopurua handia da, baina orain arte ez genuen bata bestearen berri”

hirinet 2014ko maiatzaren 15a

Larunbat honetan, hilak 17, goizeko 11.00etan hasiko dira Zabalgana auzoan Euskararen Eguna ospatzen.

 

Lehen ediziorako antolatu dituzten ekintzak arratsaldeko 14.00ak arte luzatuko dira. Besteak beste, herri kirolak, umeentzako jolasak eta txalaparta ikastaroa izango dira. Ekintza hauek guztiak Zabalgana eskolako frontoian izango dira.

 

Ainara Escobar eta Arrate Uribarren, Zabalganako euskara batzordeko kideak, Hirinet FM irratsaioan izan dira antolatu duten Euskararen Eguneko xehetasun guztiak azaltzeko. Honez gain, orain urtebete pasatxo sortu zuten batzordearen inguruan eta euskarak auzoan bizi duen egoeraren inguruan galdetu diegu.

 

 

Elkarrizketa entzun:

 

 

{mp3}elkarrizketa_zabalgana_euskararen_eguna{/mp3}

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago