Aurtengo edizioan, hitzaldiak, ikastaroak, lantegiak, familiarteko bizikleta irteerak zein lehiaketak izango dira protagonista. Besteren artean, bizikletan ibiltzen ikasteko, bizikletaren oinarrizko mekanikaren (baita mekanika aurreratua) inguruko eta BMX modalitatearen gaineko tailerrak izango dira. Haur eta familientzako ekintza bereziak ere programatu dira.
Bestetik, hitzaldien artean, Ainhoa Perez de Nanclaresek eta Koldo Zubizarretak Asian, Amerikan eta Afrikan makina bat kilometro egin ostean beren esperientzia azalduko dute maiatzaren 21ean. Gauza bera egingo du egun bat lehenago Carlos Zulaikak ‘Tandem perfektua’ izeneko solasaldian. Bi hitzaldi hauek euskaraz izango dira.
Azkenik, bizikletari buruzko kontakizun laburren IV. Lehiaketa ere antolatu dute. Gaia bizikleta izanik, gaztelerazko eta euskarazko lanik onenak sarituko dira. Saridunek auzoko bizikleta denda batean gastatzeko 250 euroko bonoa eskuratuko dute.
XII. Bizikletaren Astea, programazio osoa.
Maiatzaren 18tik ekainaren 1era bitartean, XIII. Bizikletaren Astea antolatu du Gasteizko Udalak. Bizikleteroak elkartearekin eta Ingurugiro Gaietarako Ikastegiarekin elkarlanean antolatu ohi du Gasteizko Udalak gizarte etxeetako Bizikletaren Astea.