“B
atzuetan zauriak irekita uztea da onena, gonbidatuak sar daitezen nahi dutenean.” Ezohiko festa baterako gonbidapena da hau. Castillo Suarezek Urtebetetze festa (Elkar, 2012) liburuko hainbat poema errezitatuko ditu Borja Estankonaren musika eta Ainara Lasaren irudien laguntzaz, hitz eta musika artean ezkutatzen den mundu iradokitzaile bezain zorrotza agerian utziz.
Urtebetetze festa Castillo Suarezen poema errezitaldia
Musika: Borja Estankona
Irudiak: Ainara Lasa
Noiz? MAIATZAren 27an, asteartean, 20:30ean
Non? PARRAL tabernan
GEU elkarteak antolatuta
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.