Bernedo izango da aurten Mendialdeko euskaldun eta euskalzaleen topagunea. Egitarau zabala antolatu dute heldu, gazte eta txikientzat.
Noiz? MAIATZAren 31an, larunbatean, goizeko 11.00etatik aurrera
Non? BERNEDON
Zer? kale animazioa, azoka, puzgarriak, umeentzako zaldi paseoak, bertso pilota, Bernedoko EGA GARAIA euskara elkartearen aurkezpena, herri kantu-bazkaria, umeentzako jolasak, dantza plazan... eta ETS taldearen kontzertua.
Informazio gehiago eta egitarau zehatza: Republika Ioar
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.