3.200 korrikalari inguruk parte hartuko dute igandean izango den Martin Fiz maratoian

hirinet 2014ko maiatzaren 7a

Datorren igandean, hilak 11, Martin Fiz Maratoiaren 12.edizioa izango da. Antolatzaileen arabera, 3.200 korrikalari inguruk parte hartuko dute lasterketaren modalitate ezberdinetan. Aurtengo edizioan aldaketa batzuk egin dituzte zirkuituan, izan ere, Buesa Arena pabilioitik pasa beharrean, Zabalgana eta Arkaiatetik egingo du.

 

'Martín Fiz' Nazioarteko XII. Maratoia, lasterketa nagusia, 42,195 kilometroko izango da. Hala ere, beste motatako lasterketak ere izango dira programazioaren baitan, besteak beste, Patinen gaineko III. Herri Maratoia, IV. Maratoi Erdia, XII. Herri Lasterketa eta Txikien XII. Lasterketa.

 

Igandean Gasteizko kaleak korrikalariz beteko dituen ekitaldiak goizeko 8.50etan hasiko da. Lasterketa horien ibilbideak trafikoaren zirkulazioari eragingo dio, probak irauten duen bitartean zenbait kaletan trafikoa murriztu egingo baita aldi baterako.

 

 

 

Informazio gehiago: Martin Fiz maratoia 2014

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago