Zertarako? Gasteizko euskaldunak gure artean harremanetan jarri ahal izateko topagune bat sortzeko eta, modu horretan, Gasteizko euskaldunon komunitatea indartzeko. Zuk ere sarea osatzen lagundu nahi al duzu, ala ekimena zertaz dihoan jakin? Orduan, apuntatu:
BILERA IREKIA
NOIZ
Maiatzaren 13an, asteartean, 19.00etatik 20.15etara Landatxoko proiekzio gelan (El Campillo).
GAIAK
- Gasteizko Euskaralagunak sarea sortzeko kronograma: Gasteizko gainerako proiektuekin koordinazioa (Aldizkari berria, Gasteiz Antzokia eta Euskararen Etxea...).
- Gasteizko Euskaralagunak sarea: nortzuk? Helburu publikoa zehazteko ideia zaparrada.
- Euskaralagunak sarea lortzeko diru-laguntza eskakizuna.
NOR: bilera erabat irekia da. Interesa izan dezakeen edonork parte hartu dezake. Zuk ere!
Informazio + euskaralagunak@gmail.com / 945222153
Esparru eta adin guztietako Gasteizko hainbat euskaltzale Gasteizko Euskaralagunen Sarea diseinatzeko lanean ari dira.