IGANDEAK JAI saioa Umandi ikastolan

Euskararen Agenda 2014ko maiatzaren 13a

Euskararen familia transmisioa lantzeko eta Gasteizko familia euskaldunen arteko loturak trinkotzeko asmoz GEU elkarteak beste hainbat eragilerekin elkarlanean abian jarri duen egitasmoa.

 

Noiz? MAIATZAren 25ean, IGANDEAN
Non? UMANDI ikastolan

  • 17.00etan MURSEGO (Maite Arroitajauregi) - kontzertu didaktikoa -
  • 18.00oetan Musika jolasak eta maraka tailerra
  •  

Antolatzailea: GEU elkartea
Laguntzailea: Umandi Ikastola, Umandi Ikastolako Guraso Elkartea eta Bost Urki Arriagako Auzo Elkartea

MURSEGO (Maite Arroitajauregi) - kontzertu didaktikoa -

Maite Arroitajauregik betidanik izan du gustuko musika sortzea. Loop pedalari hari geruzak gehitzen dizkio armonia ezberdinak sortzeko. Ahotsa, Casio teklatua, oukalele, autoarpa edota marakak erabiliko ditu umeekin batera musika sortzeko.

Informazio gehiago: Mursego -bandcamp-


Musika jolasak eta maraka tailerra

kontzertu didaktikoaren ondoren musikarekin lotutako jolasak egingo ditugu: Orkestra zuzendaria, Autotxokeak… Ondoren, guk sortuko dugu gure instrumentua! Maraka koloretsuak egingo ditugu!

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago