Sedum

hirinet 2014ko maiatzaren 9a

Begiratu irudia. Agian ezagunak egingo zaizkizu bertako Sedum generoko landaretxoak, baina zer tokitan eginda dago argazkia? Non, halako alfonbra loretsua?

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

Tranbidearen zati bat da, Abenida inguruan. Eta zalantza sortu zait: bere kasa jaio diren ala landatuak diren. Edonola ere, bai ederra ikuskizuna!

 

 

 

 

Kontrastea nabarmena da: behin eta berriz erein, ongarritu eta mimatu behar den belar berdearen ondoan, batere zainketarik gabe, ez ureztatu ez ezer, eta sasoi betean zabaltzen den landare-komunitatea. Gehiago bultzatu beharko genituzke horrelakoak, merkeagoak, ekolojikoagoak eta –nire ustez– ederragoak baitira.

 

 

 

 

“Teilatu-belarra” deitzen zaie euskaraz Sedum generoko heroi hauei; hain zuzen ere, bere ingurune naturalean harri gorriaren gainean, ia elikagairik eta urik gabe, bizi direnez gero (argazkiko Sedum acre-a bezala, Arrieta mendiko harri hutsaren gainean), hirietan primeran moldatzen dira antzeko ezaugarriak dituzten tokietara (teilatu zaharrak, errepideetako bazterrak, harresiak…).

 

 

 

 

 

Belauniko jarriz gero, espezieak identifikatu ditzakegu (kontuz, burua galdu gabe, tranbia baldin badator edo): Sedum acre, Sedum album, Winston sp., Ducados…

 

 

 

 

Egilea: Martin Rezola

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago