Jundizeko sutea, kontrolpean

hirinet 2014ko maiatzaren 8a

Lakuako Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, Gasteizko suhiltzaileek goizeko 05.20ak aldera hasi dituzte Jundizeko hiru pabilioietan jazotako sutea itzaltzeko lanak. Zorionez ez da zauritutik egon eta momentu honetan, kontrolpean dagoela gaineratu dute Twitter sare sozialaren bitartez

 

Antza, sutea Escort enpresako biltegietan hasi da. Bertan papera, kartoia eta plastikoa gordetzen dute, beraz, su garrak oso arin zabaldu dira eta sortu den ke lainoa hiriko hainbat lekutik ikusi izan da.

 

Sutea zergatik piztu den argitzeko ikerketa abiaraziko dute.

 

 

Argazkia: @112_SOSDeiak

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago