Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Eguna maiatzaren 10ean ospatuko da Gasteizen

hirinet 2014ko maiatzaren 7a

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko eguna maiatzaren 10ean ospatuko da Gasteizen eta ‘Ona ekoizlearentzat. Ona kontsumitzailearentzat. Ona mundua aldatzeko’ lelopean kakaoa izango du protagonista.

 

Setem Hego Haizea, Medicus Mundi Araba, Oxfam Intermón, Serso, Corazonistas Fundazioa eta Misiones Diocesanas dira, Gasteizko Udalaren laguntzarekin, egun horretarako jarduerak prestatu dituzten eragileak. Antolatzaileek azaldu duten moduan, “elikagai honek egunero kontsumitzen ditugun produktu asko prestatzeko prozesuan egoten diren gehiegikeria eta bidegabekeria guztien adibide gisa balio du. Gaur egun, munduan ekoizten den kakaoaren % 1, gutxi gorabehera, Bidezko Merkataritzakoa da. Oso ehuneko baxua den arren, igotzen ari da”.

 

Txokolatearen salmentek mundu osoan 100.000 milioi dolar baino gehiago eragiten dituzte.Hala ere, zenbateko erraldoi hori ez da kakaoa landatzen duten pertsonen eskuetara iristen.Costa de Marfil da munduko ekoizle nagusia, eta hango kakao nekazariek beren landaketengatik 10 aldiz gehiago kobratu beharko lukete muturreko pobreziaren mugatik irteteko.Bestalde, Lanaren Nazioarteko Erakundearen kalkuluen arabera, Afrikako mendebaldean 284.000 umek egiten dute lan kakaoarekin lotuta eta 12.000 baino gehiago dira esklabotza-baldintzetan, gehiegikeria jasanez eta haurren trafikoaren menpe lan egiten dutenak.

 

Afrikak munduko kakao guztiaren % 73 ekoizten duen arren, txokolatearen % 3 baino ez du kontsumitzen.Ekoizten den kakao guztiaren erdia Europan dastatzen da. Bidezko Merkataritzaren sarean 40.000 tona inguru kakao ale saltzen dira urtero.Kakao hori ingurumena errespetatzen duen nekazaritzaren bitartez landatzen da, soldata duin bat jasotzen duten langileek egiten dute, gizonek eta emakumeek soldata bera jasotzen dute lan bera egiteagatik, eta ez da haurren eskulanik erabiltzen.

 

Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko eguna Gasteizen - Egitaraua

 

Maiatzaren 8an, ostegunean, 18.30ean

Hitzaldi-dastaketa: "Bizitza indartu zaporez eta justiziaz"

Paula Muñizek (Ekuadorko bidezko merkataritzako ekoizleen MCCH erakundeko kidea) eta Elena Zudairek (220 grados, Espacio de Cocina Alternativa 220 ekimeneko kidea) eskainiko dute.

Non: Montehermoson Jauregian

 

 

Maiatzaren 10ean, larunbatean, 11.30etik aurrera

Probintzia plazan: informazio eta salmenta-guneak, haurrentzako tailerrak, bidezko merkataritzaren inguruko erakusketa, kaleko animazioa, truke Azoka… Eta era berean, manifestua irakurriko da eta gozogintza lehiaketako sariak banatuko dira.

Falerina lorategian: ‘Arte y justicia se dan la mano graffitti’ erakusketa arropa birziklatzeko TRUKA REC tailerra eta sukaldaritza ekologiko eta bidezkoaren tailerra (bietarako da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea)…

 

 

Araban

Kanpezun, maiatzaren 10ean

Zuian, maiatzaren 10ean

Kuartangon, maiatzaren 11an

Dulantzin, maiatzaren 15ean

Laudio, maiatzaren 25ean

Agurainen, uztailaren 5ean

 

 

Informazio gehiago: Bidezko Merkataritzaren Nazioarteko Egunaren programa

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago