Zabalganan hezkuntza beharrak artatuak izan daitezen eskatu dute auzoko hainbat eragilek

hirinet 2014ko maiatzaren 13a

Zabalganako Amezti Txiki eta Mariturri Galtzagorri gurasoen elkarteek eta Zabalgana Batuz eta Zabalturri elkarteek bat egin dute “auzoan dagoen hezkuntza arazoari” aurre egiteko.

 

22.000 bizilagun dituen auzoan ikasteko lekuak falta direla salatu dute aipatu elkarteek. Egun, Zabalgana LHI eta Mariturri LHI dira auzoan dauden ikastetxeak baina bertan eskaintzen diren plazak nahikoak ez direla adierazi dute. Izan ere, 2 urteko geletan gainditu behar izan dituzte ikasleen ratioak eta Mariturrikoa, esaterako, oraindik barrakoietan eraikita dago. Gauzak horrela, auzoan jaio diren 958 umeentzat soilik 138 plaza eskaintzen dira eta hortaz, haurrak inguruko auzoetan matrikulatzera behartuta daude familiak. Horrez gain, aurreikusita zegoen Zabalganako institutuaren eraikuntzaren zain daudela ere salatu dute auzoko eragile hauek.

 

Egoera honen aurrean, honako hauek dira Zabalganako elkarte hauek egiten dituzten aldarrikapenak: Ikastetxe berriaren eta institutuaren eraikuntza, Mariturri LHI eraikitzeko lanak berehala hastea eta hezkuntza kalitatea bermatu aldera, auzoko ikastetxeetan laugarren lerrorik ez ezartzea.

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago