Erradiazio hauek osasunarentzat kaltegarriak izan zitezkeela ondorioztatu zuten, Europako Ingurumen agentzia edo Europako Legebiltzarreko legedietan oinarrituz, eta erradiazioa 0.1era jaisteko eskatu zieten udalari zein Eusko Jaurlaritzari. Erakunde publikoen gelditasunaren aurrean, ikasleek, gurasoek eta ikastetxea berak mobilizazioak eta protestak egin dituzte, erradiazioa jaisteko helburua lortu duten arte. Horrela, auzi honetan udala, ikastola, hotela eta telefono konpainien artean bitartekaritza lana gauzatu duen Gasteizko sindikoa Martin Gartziandiak adierazi bezala, ikasgeletan egindako azken neurketan erradiazioa 0,1 mikrowatt metro karratuko baino baxuagoa izan da, Europar Batasunak gomendatzen duena, hain zuzen.
EH Bildu udal taldeko Iratxe Lopez de Aberasturi zinegotziak Ibaiondo ikastetxeko gurasoei udaletxean harrera egitea eskatu zion atzo alkateari, beren seme-alaben osasuna defendatzeko egin duten lana eskertzeko. Javier Maroto alkateak guraso elkarteko kideekin hitz egiteko konpromisoa hartu zuen.
Orain bi urte, Ibaiondo ikastetxearen aurrean kokatzen den hotelean zeuden telefono konpainia ezberdinen hiru mastek ematen zuten