Emakumearen lasterketan izena emateko epea zabalduko dute maiatzaren 9an

hirinet 2014ko mai. 7a, 09:55

Datorren ostiralean, hilak 9, Emakumearen Lasterketan izena emateko epea zabaldu dute antolatzaileek.

 

Bularretako minbiziaren kontra borrokatzeko urtero antolatzen den lasterketa ekainaren 8an ospatuko da eta aurten, aurreko urteetako arrakasta ikusirik, 1.000 leku gehiago eskainiko dituzte; guztira 5.000 zenbaki banatuko dira. Central Lechera Asturiana eta DKV enpresak dira ekitaldiaren antolatzaileak eta Bartzelona, Valentzia edo Sevilla bezalako hiriburuetan antolatu ohi dute emakumeen lasterketa hau, urtez urte arrakasta itzela lortzen duena.

 

Aurtengo ibilbidea bost kilometrokoa izango da eta parte hartzaileek korrika eginez zein oinez egiteko aukera izango dute, helburua parte hartzea baita.

 

 

Izena emateko: www.carreradelamujer.com edo Gasteizko Oysho dendetan.

 

 

 

Irudia: Felix Sanchez Arrazola

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide