Munstro handiek ez dute negarrik egiten
Munstro Txikiri dena ezin hobe ateratzen zaio. Munstro Handi, berriz, trakets hutsa da. Munstro Handi gero eta tristeago dago, baina, zer egin dezake? Guztiok dakigu munstro handiek ez dutela negarrik egiten.
Fitxa teknikoa
Izenburua: Munstro handiek ez dute negarrik egiten
Egileak: Rakel Helmsdal, Áslaug Jónsdóttir eta Kalle Güettler
Argitaletxea: Sushi Books
Urtea: 2014
Orrialde-kopurua: 32
Album bilduma
EZ! Dio Munstro Txikik
Munstro Handik Munstro Txikiren atea jotzen duenean, erantzun posible bat besterik ez dago: Ez! Munstro Handi ez da ondo portatzen eta ez da lagun ona, baina aldatu egingo dela hitzeman du, eta Munstro Txikik aukera bat eman dio.
Liburu original eta dibertigarri honek laguntasunari buruz hitz egiten du, baita harremanei, heziera onari eta Ez! hitz txikiari buruz, batzuetan tinkotatsunez erabiltzen jakin behar duguna.
Fitxa teknikoa
Izenburua: EZ! Dio Munstro Txikik
Egileak: Rakel Helmsdal, Áslaug Jónsdóttir eta Kalle Güettler
Argitaletxea: Sushi Books
Urtea: 2014
Orrialde-kopurua: 32
Album bilduma
EGILEAK
Áslaug Jónsdóttir(Islandia, 1963) ilustratzailea, haur literaturako idazlea, artista eta disenatzaile grafikoa da. Bere obrei esker, sari ugari lortu ditu, hala nola Dimmalimm saria, haurrentzako liburuetan egindako ilustrazioengatik. White Ravens sarietan aipamen berezi bat eskeini diote eta IBBY elkartearen ohorezko zerrendan aipatua izan da.
Rakel Helmsdal(Danimarka, 1966) Faroe uharteetan bizi izan da batez ere. Haurrentzako liburu ugariren egilea da, eta gazteentzako antzerkiak ere idatzi ditu. Horretaz gain, bere txotxongilo ikuskizun propioa sortu du eta bere obrak sari eta aipamen asko jaso ditu.
Kalle Güettler(Suedia, 1949). 1990. urtean hasi zen haur eta gazte literatura lantzen eta hogei liburu argitaratu ditu ordutik hona. Gehien gustatzen zaizkionak irudidun albumak direnez, Rakel Helmsdal y Áslau Jónsdóttir egileekin batera, munstroei buruzko bilduma osatzea erabaki zuen.
'Albuma' bilduman bi obra berri argitaratu ditu Sushi Books argitaletxeak. Jatorri islandiarra duen sail honetan, Munstro Txiki eta Munstro Handi dira protagonistak. Bi pertsonaia hauek beren sentimenduak ulertzen irakatsiko diete adin guztietako irakurleei.