Vitoria-Gasteizko Udalaren laguntzarekin antolatu du afrikar zinema-ziklo hori. Zikloak, Uganda, Kamerun eta Hego Afrikako herrialdetan kokatutako lau istorioren bidez kontzientzia kritikoa sortzea du helburu. Montehermoso kulturunean izango da zikloa.
PROGRAMA OSOA
Maiatzaren 9an, ostiralean, 19.00etan
Imani (Fedea)
Zuzendaria: Caroline Kamya / Fikzioa / Suedia, Uganda - 2010 / 82’ min
Acholiera, lugandera, ingelesa – Azpitituluak gaztelaniaz
Laburki: Kampalan, Ugandako hiriburuan (Gulu probintzian), edozein egunetan gertatzen da dena. Hiru pertsonarentzat ez da edozein egun izango. Maryk goi-mailako emakume baten etxean egiten du lan, eta polizia erosteko eta ahizpa askatzeko behar beste diru lortu beharko du. Olweny 12 urteko haur soldadu bat da. Errehabilitazio-gunea utziko du gurasoen herrira itzultzeko. Gudaren ondorioz, herria suntsituta dago. Armstrong, breakdance dantzari bat da, ikuskizun bat prestatu behar du gau horretan bertan erakusteko.
Maiatzaren 16an, ostiralean, 19.00etan
Koundi et le jeudi national (Koundi eta ostegun nazionala)
Zuzendaria: Ariani Astrid Atodji / Dokumentala / Kamerun - 2010 / 86’ min
Iparreko maka, frantsesa – Azpitituluak gaztelaniaz
Laburki: Koundi herriak 1.200 biztanle ditu, eta Kamerungo ekialdean dago. Biztanleek, baso-aberastasun handia dutela jakinda, aberastasun hori baliatu nahi dute pobreziari aurre egiteko. Komunitate-intereseko zenbait taldetan antolatzen dira hektarea batzuk izango dituen kakao-lur bat sortzeko. Autonomia lortzea dute helburu. Halaber, “ostegun nazionala” sortzen dute: hilero egun bat erabiliko dute kakao-lurra sortzeko. Herri baten bizitza auto-kudeaketaren ikuspuntutik.
Maiatzaren 23an, ostiralean, 19.00etan
Surfing Soweto
Zuzendaria: Sara Blecher / Dokumentala / Hegoafrika - 2010 / 85’ min
Ingelesa, sotho, zuluera – Azpitituluak gaztelaniaz
Laburki: Surfing Soweto filmak, ahaztuta gelditu den belaunaldi baten istorioa kontatzen du, BitchNigga, Lefa eta Mzembehainena, hain zuzen. Hiru “tren-surfiari" famatu dira, eta marjinatutako gazte-belaunaldi batekoak dira, apartheid indargabetu eta handik gutxira, eta inoiz gauzatu ez ziren promesen artean jaiotakoak. Beharrezko ezagutzarik eta baliabiderik ez dutenez, ezin izan dira askatasun sortu berriaz baliatu. Surfing Soweton, trenen gainean ikusteaz gain (hiltzeko moduko kable elektrikoen artean), familiekin etxeko intimitatean ere nola jokatzen duten ikusiko ditugu.
Maiatzaren 30ean, ostiralean, 19.00etan
Yesterday
Zuzendaria: Darrell James Roodt / Fikzioa / Hegoafrika- 2004 / 91’ min
VO zuluera & ingelesa - Azpitituluak gaztelaniaz
Laburki: Yesterday Rooihoeken bizi da, Zulundandiako (Hego Afrika) herri txiki batean. Bakar-bakarrik egin beharko die aurre egun ezegonkorren zailtasunei. Indar handiz eta pozez hezten du 7 urteko alaba Beauty, senarrak Johannesburgon meatzetan lan egiten duen bitartean. Yesterdayren bizitzaren oreka ahulak mehatxua jasoko du IHESA duela esaten diotenean. Une horretatik, kezka bakarra izango du: alabari etorkizun duina bermatzea. Zulueraz filmatutako lehen film luzea da.
Egilea: Klaketa.net
Manuel Iradier Elkarte Afrikanistak, zinemak balio eta sinesmen jakin batzuk igortzeko indar handia duela, eta ikusleengan eragina erabakigarria izan dezakeela jakinda, AFRIKALDIA izeneko zine-zikloa antolatu du sentsibilizatzeko proiektuaren esparruan.