Gasteizko haur eskoletan izena emateko epea zabalik

hirinet 2014ko maiatzaren 5a

Gasteizko haur eskoletan matrikulatzeko eskabideak aurkezteko epea zabaldu dute gaur. Guztira, 1.425 leku eskainiko dira, 25 eskoletan banatuta; 20 eskola Haurreskolak partzuergokoak dira eta 5 udalarenak. Aurten Mariturri haurreskola gehitu da eskaintzara.

 

Eskabideak aurkezteko epea maiatzaren 14ra arte egongo da zabalik eta inprimakiak herritarrei laguntzeko bulegoetan eta udalaren web gunean jaso eta aurkez daitezke.

 

Lekuak 2012an, 2013an eta 2014an jaiotako haurrentzat dira eta 124 gelatan banatuko dira. Adinei dagokienez, 2014an jaiotakoentzat 44 gela izango dira, 352 leku. 2013an jaiotakoentzat, 68 gela, 884 leku. Azkenik, 2012an jaiotakoentzat (bi urtekoak), 12 gela eta 216 leku.

 

Informazio gehiago: Haur eskoletan izena ematea

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago