Maiatzaren Lehena

Maiatzaren Lehena, kaleko jendearen ikuspegitik

hirinet 2014ko apirilaren 30a

Maiatzaren Lehenaren harira, kaleko iritziak jaso nahi izan ditugu. Langilearen egunean mobilizazioetan parte hartuko duten eta honen garrantziaz galdetu zaie ondorengo lagunei.

 

 

 

 

 

 

 

 

Ibai, 24 urte

Ikaslea

 

Mobilizatuko naiz eta uste dut guztiok mobilizatu beharko ginateekela. Gaur egungo lan egoera oso larria da, langabezi tasa altua da eta ikaslearen ikuspuntutik, gaur egun, lan bat aurkitzeko esperientzia eskatzen digute eta honekin bukle bat sortzen da. Karreratik irtetzerakoan ez daukazu esperientziarik eta esperientziarik ez duzunez ez duzu lanik topatzen. Ikasleon egoera ez da batere erraza.

 

 

 

 

 

Nagore, 26 urte

Langabezian

 

Nire ustez, inportantea da mobilizatzea. Azken finean, modu honetan jendeak ikusten du daukagun egoerarekin jende gehiago inplikatuta dagoela. Egoera latza da eta zerbait egin behar dugu. Gobernuak egoera honekin konforme ez gaudela ikus dezan da garrantzitsuena. Ez dakit zer nolako oihartzunik izango duen mobilizazioak baina saiatu behar dugu eta azkenik, gure helburuak lortzeko.

 

 

 

 

 

Nestor, 42 urte

Langilea

 

Komenigarria da denak kalean egotea. Langile zein langabetu. Gizarte osoak aldarrikatu behar ditu gure eskubideak.  Gure etxeetan, gure lantokietan, kaleetan... Patronalaren eta gobernuen doktrina neoliberala desmontatu behar dugu. Horrexegatik irten behar dugu den-denok kalera Maiatzaren Lehenean.

 

 

 

 

 

 

 

 

Egilea: Josu Pedruzo

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago