- Zein testuinguruan heldu da aurtengo Maiatzaren Lehena?
- Iazko hitzordutik zerk egin du hobera?
- Eta zerk txarrera?
- Entzun dugun krisialdiaren tunel horren amaieran ba ote gaude?
- Zein da zuen planteamendua krisialditik irteteko eta aurrera egiteko?
Idoia Perez de Unzueta. CNT. Ekintza sindikal eta Emakumeen batzordeko kidea
- Gaur egungo egoera larria da aurpegia emateko. Langileon borroka eguneroko gauza izan behar da, beste mundu bat lortu nahi dugulako. Aldaketa hau langilego eta gizarte osoaren eskuetan dago.
- Gure ustez, ekintza sindikala handitu da, gero eta jende gehiagok borrokatzen du bere eskubideen defentsan, edozein arlotan: hezkuntzan, osasungintzan, etxebizitzan, giza mugimenduetan.
- Murrizketak eta langabezia ez dira jaitsi, hitzarmen asko galdu dira... PPk inposatutako lan erreforma antidemokratikoa eta zapaltzailea da.
- Ez, politikariek lelo horrekin herria kontrolpean eta lasaituta izan nahi dute eta bozka gehiago irabazi nahi dute.
- Aldaketa politiko eta soziala eman behar da: lan erreformarekin bukatu, lan eta formakuntza plan onak egin, ondasunak banatu, monarkiarekin bukatu, etab.
Gotzon Kortazar. LAB. Arabako arduraduna
- Egoera ez da aldatu, langileei krisiak ekarri dizkien ondorioek bere horretan jarraitzen dute. Negoziazio Kolektiboaren eredua utzi dute, bai patronalak baita alderdiek ere, inboluzio prozesua burutu dute eta. Egun, eskubide sozial eta sindikalak kolokan daude.
- Dudarik gabe, langileek borroka eta erresistentziaren bidean sakondu dutela. Haiei esker patronalaren nahiak eta bere helburuak, orokorrean, ez dira bete.
- Murrizketak, kaleratzeak, eskubide sozialak, gaitasun ekonomikoak oro har... baina ez bakarrik langileentzat baizik eta gizarte osoarentzat ere.
- Bai, entzun dugu eta ez dakigu prepotenteak ala inkontzienteak diren, baina tunel honetatik ateratzeko aldaketa politiko eta ekonomikoa egiten dugu edo bestela ez gara inoiz aterako.
- Lehen aipatu dugun aldaketa sakon hori lortzeko, ezkertiak eta abertzaleen arteko akordioak lortu behar ditugu. Bai eremu ekonomikoan baita eremu sozialean ere. Horretarako, ekimen batzuk martxan daude, besteak beste, Gutun Soziala edo Gure Esku.
Ignacio Funes. ESK. Arabako arduraduna
- Egoera iazkoa baino okerragoa da. Krisiak jendarteko sektore ahulenak zigortzen jarraitzen du, batez ere, emakumeak eta gazteak. Krisiaren lehenengo fasean imigranteak izan ziren gehien sufritu zutenak.
- Pesimismoan jausi gabe, zaila egiten zaigu poza ematen digun zerbait aurkitzea momentu honetan Euskal Herrian. Azken urte honetan, Eskubide Sozialen Gutunaren inguruan ibili gara lanean, eta baliteke lan egiteko eta mobilizatzeko erreminta baliagarria bihurtzea. Estatuari begirada bat emanez gero, Duintasun Martxaren ekimena, ESKren ustetan, oso baliogarria izan da eta etorkizun itxaropentsua izan dezake.
- Etsipena. Jendearena eta mobilizatzen ibili garen erakundeena. Erantzun maila, aurten, ez da nahikoa izan.
- Krisia izenarekin saldu zaigun guztia iruzur handi bat besterik ez da izan. Boteredunek geratzen zitzaizkigun eskubideak lapurtu dizkigute. Esaten ari diren tunel horretatik ez gaude irteten, are gehiago, eskubide gehiago lapurtuko dizkigutela iragartzen dute.
- Beharrezkoa da lan guztien eta abestasunaren banaketa, gure mundua zaintzea… hori guztia, ikuspuntu feminista batetik egin behar dugu, jendarte honek merezi duen etorkizunari aurre egin ahal izateko.
Begoña Vazquez. ELA. Arabako arduraduna
- Krisia dela eta, jasaten ditugun politikek langabezia eta desberdintasunak areagotzen dituzte, hain kostata lortu dugun guztia suntsitzeko eta kolektiboa den guztiaren aurka.
- Aurten ELAk itxaropen eta konpromisozko mezua helarazi nahi dio langile klaseari: antolakuntza eta borroka. Ez da berdina zer egiten dugun eta denok ez gara berdinak. Antolakunde sindikal indartsuekin bakarrik, kolektibo bezala bakarrik, ahal izango dugu.
- Patronalaren neurrira egindako erreformek lanari gizatasuna kendu, bidegabeko zorra ordaindu, murrizketak, fiskalitate aurrerakoiari uko egin, pentsioei erasoak.... posibleak dira edozein oreka soziala bermatzeari uko egin dioten gobernuen lankidetzari esker.
- Ez, gobernuak bat datoz murrizketak soldatetan eta gastu sozialean egin behar direla. Gu ez gaude tunel horren amaieran, horregatik propagandari ekiten diote, hainbat hedabideen kontrolpean edukitzeko eta alternatiboak diren informazioak ezkutatzeko. Errealitatea begira besterik ez da behar!
5. Gizarte politiken defentsa gobernuei zilegitasuna kentzean dago, mobilizazio sozialaren bidez. Gainera, ELAk dio soldataren defentsa ezinbestekoa dela desberdintasun sozialak ekiditeko eta enplegua defendatzeko.
*Gainontzeko sindikatuei ere galdetegia osatzeko proposamena luzatu zaie, baina arrazoi ezberdin tarteko, hauexek izan dira lortutako elkarrizketak.
Maiatzaren Lehena, mobilizazioak:
12.00etan: LAB, Bilbo plazatik Foru plazara (Gasteiz)
12.30ean: CNT, STEE-EILAS, ESK eta CGT Doña Otxanda dorretik Foru Aldundiako plazara (Gasteiz)
12.00etan ELA, Bilboko Jesusen Bihotza plazatik (manifestazio nazionala) (Bilbo)
en Lehenean sindikatu ezberdinei honako galderak luzatu dizkiegu aurtengo testuingurua ezagutu nahian.