Euskal Herriko leku ezberdinetan grabazioak egin ostean, apirilaren 29an Gasteizen izan ziren eta EHUren Arabako campusaren inguruetan egindakoa ikus daiteke orain iragarkiaren making of-ari esker.
Antolatzaileek jakinarazi dutenez, maiatzaren 2rako amaitu nahi dute bideoaren muntaketa, eta egun horretatik aurrera komunikabideetan ikusgarri jarri. Labrit multimedia enpresak ekoitzi du iragarkia. Grabazioaren making of-a, berriz, Ahotsa.info-k egin du.
Erabakitzeko eskubidearen alde ekainaren 8rako antolaturik dagoen giza katea iragartzeko grabaketak egiten ari da