Bertso-bazkaria, Araba Euskarazek antolatuta

hirinet 2014ko apirilaren 29a

Datorren maiatzaren 3an  bertso-bazkari mundiala antolatu dute Araba Euskarazeko lagunek. Arabako Errioxako Lapuebla de Labarcan izango da, COVILA upategian. Bertan, Amets Arzallus, Maialen Lujanbio, Igor Elortza, Iñaki Viñaspre eta Orlando Arreitunandia izango dira.

Gai-jartzailea: Alazne Garcia, Txandrio Bertso Eskolakoa

 

Noiz? Maiatzaren 3an, 13.30etik aurrera

13:30tan bisita COVILA upategian

14:30tan bazkaria COVILA upategian

Bazkalostean bertso-saioa.

 

Non? Lapuebla de Labarkan, Covila upategian

 

Prezioa: 26 €

 

Informazio gehiago:  arabaeuskaraz@ehi.ikastola.net

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago