Sinopsia: Johana Marquezen aitaordearen kontrako epaiketa hastear dago. Salan zain dauden pertsonen artean dago, haurdun, Amaia Salazar inspektorea, Foruzaingoaren homizidioen arloko burua. Zaindari ikusezinean ikusi genuen bezala, berak argitu zituen Basajaunen hilketak, Baztan ibar osoa izuz eta kezkaz bete zutena. Basajaunen modus operandia imitatuz, Jason Medinak bere andrearen alaba nerabea, Johana, hil, bortxatu eta mutilatu egin zuen. Amaiak bere egitekoa bete du hiltzaile bihozgabe hura akusatzen zuten frogak biltzen, eta prest dago epaiketan erakusteko.
Aguraingo Olbea Euskaldunon Ekarteak antolatzen duen 'Literatur Txokoan' Dolores Redondoren 'Hezurren ondarea' liburua izango dute protagonista maiatzean