Euskal Herriko Mintza Eguna, Izarran!!

Euskararen Agenda 2014ko maiatzaren 21a

Euskal Herriko mintzalagun guztien festa Araban izango da aurten, Izarran (Urkabustaiz). Gorbeialdeko mintzalagunek pozik hartu dute Mintza Eguna antolatzeko proposamena, eta egun osoko egitaraua prestatzen ari dira.

Noiz? MAIATZAren 31an, larunbatean, egun osoko jaia

Non? IZARRAN (Urkabustaiz)

Zer? Hamaiketakoa, ibilalditxoa, mintzodromoa, kalejira, bazkaria, erromeria, kontzertuak...

Bazkari-txartela eta autobusa Gasteiztik: 20 €

(eskatzeko azken eguna: maiatzak 23)

Informazio gehiago: Mintzalaguna edo Gasteizko Mintzalaguna (Gasteiztik autobusez joateko aukera)

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago