Irakurle Kluba 'Madame Bovary' Gustave Flaubert

Euskararen Agenda 2014ko apirilaren 25a

Maitasunezko eleberri klasikotzat hartu izan da Madame Bovary: Emmak, Charles Bovary medikuaren emazteak, ezkonbizitza betiberdinaz asperturik, maitale baten besoetan bilatuko du bere gaztetako amets idilikoen gauzatzea; alabaina, amoranteak bertan behera utzita eta zorrak itota, bere burua artsenikoz pozoituko du emakume etsiak.

Noiz? MAIATZAren 8an, ostegunean, 20.00etan

Non? IGNACIO ALDECOA kultura etxean

Liburua: 'Madame Bovary' Gustave Flaubert. Elkar (2012)

Gasteizko Irakurle Klubeko 13/14 egitaraua

Literatura errealistaren abiapuntu gorentzat ere jotzen da, eta ez bakarrik erromantizismoaren trikimailuak irrigarri uzteagatik: garaiko Frantziako landa eta hiri txikietako bizimoduaren erakusle bikaina eskaintzen du, baita bertako burgesiaren erretratu gordina ere, bere hipokrisia eta itxurakeria guztian. Edonola ere, maisulan handi bat da Flaubertek utzi ziguna, denboraren eta espazioaren mugak gainditurik irakurleen arreta pizten jarraitzen duena, giza jokabide eta makurkeriez eskaintzen duen ezagutza finagatik bezainbat hizkuntzaren eta estiloaren menderatze apartagatik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago