Sarrera librea izango da toki guztiak bete arte
Hitzaldian, hain zuzen, euskararen ibilbideari genero begirada gehitu nahi zaio, emakumeek euskararen berreskurapenean, euskararen irakaskuntzan, erabileraren jarraibideetan…. izandako papera hobeto ezagutzeko.
Zeinu-mintzairako interpretaririk eta/edo haurtzandegirik behar baduzu, hiru egun lehenago esan (945 16 13 45 / igualdad.adm@vitoria-gasteiz.org)
Azkenengo hamarkadetan euskararen egoera soziala aztergai garrantzitsua bilakatu da gure artean. Hainbat ikerketa burutu dira hizkuntzaren errealitatea sakonki ezagutzeko, baina gutxi dira genero ikuspegitik egindako hausnarketak.