Olerkigintzari eman nahi diogu garrantzia, paper birziklatuaz egindako larru-paperen lanketa ere barnean dugula. Bertan, Haiku japoniarren teknika irakatsiko da. Tinta txinatarraz egindako Haiku ederrak idatziko ditugu, bai paperetan, bai larru-paperetan. Horrela bada, olerki labur eta eder horien bidez barnean daramatzagun sentimenduak azaleratuko ditugu, bizitza bera ulertzeko behar ditugun sentimendu eta sentsazioak alegia.
Gaubeako Udal Liburutegiak 4 eta 13 urte bitarteko umeei zuzendutako irakurketa eta idazketa lantegi baten bidez sormen literarioa bultzatu nahi du.