ERDALDUN BERRIEN KLUBA AEDk ekoiztu duen bigarren antzezlana da. 2011an estreinatu genuen BUAH TXABAL! ek bezala publikoarengan euskararen erabileraren inguruko gogoeta bultzatu gura du.
Irantzuren klubean gutxi dira. Lau katu. Eta sekula ez dute saririk jaso. Ez dituzte telebistan aipatzen. Ez diete elkarrizketarik egiten. Irantzuren kluba ezezaguna da. Klandestinoa. Badakizue zergatik? Irantzuren kluba, ERDALDUN BERRIEN KLUBA delako! Izan ere, zer arraio da erdaldun berria izatea?
Noiz? MAIATZAren 22an, ostegunean, 19.00etan
Non? EHUko unibertsitate pabilioia
Antolatzailea: GAUEKOAK eta Gasteizko Mintzalaguna - GEU elkartea
ERDALDUN BERRIEN KLUBA AEDk ekoiztu duen bigarren antzezlana da. 2011an estreinatu genuen BUAH TXABAL! ek bezala publikoarengan euskararen erabileraren inguruko gogoeta bultzatu gura du.
ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.