Arabako anbulantzietako langileek mobilizatzen segituko dute

hirinet 2014ko apirilaren 24a

Arabako anbulantzietako langileek, beste behin ere, elkarretaratzea egingo dute hitzarmen sektorial bat aldarrikatzeko helburuarekin.

 

Mobilizazioa bihar, hilak 25, burutuko dute eguerdiko 11.30ean Olagibel kaleko Arabako Osasun Lurralde ordezkaritzaren aurrean.

 

Halaber, elkarretaratzea burutzen duten bitartean anbulantzietako langileen alde jasotako sinadurak ere entregatuko dituzte Araba Osasun Lurralde ordezkaritzan. Aurretik aipatu bezala, sektoreak bizi duen gatazka eta lan baldintzak erregulatuko dituen hitzarmen sektoriala eskatzea dute helburu.

 

 

Gogoratu beharra dago Arabako anbulantzietako langileak orain hilabete batzuk hasi zirela mobilizazioak egiten beren lan baldintzen defentsan. Besteren artean, martxoan greba mugagabe bati ekin zioten, baita Santiago ospitaleko sarreran lotu ere

 

 

 

 

 

 

 

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago