Kasernarat, Irun-Oreretako hiruko akustikoa

Euskararen Agenda 2014ko apirilaren 22a

Kasernarat Irun-Orereta aldeko hiruko akustikoa da. 2011. urtearen hasieran sortu zen taldea, hasieran bikote gisa (Mikel A. Pedreño
baxuarekin eta Eneritz Dueso gitarra, ahotsa eta soinu txikiarekin), eta kontzertu batzuen
ostean hirugarren taldekide bat batu zitzaion proiektuari (Ander del Sol bateriarekin).

 

Noiz? MAIATZAren 6an, asteartean, 20.30ean

Non? PARRAL TABERNA (Gasteiz)

Informazio gehiago: Kasernarat

2012ko abuztuan, taldeak lehen lana izandakoa grabatu zuen Petruska Recordseko
Aitor Perez-ekin eta urte bereko azaroan eman zen argitara, formatu fisikoan zein
interneten.


2013. urtean hainbat sari jaso zituen hirukoteak: Rockein! musika leihaketan
Euskarazko talderik onenari saria, Piraten musika leihaketan epaimahaiaren saria
eskuratu dugu, eta Musikirun lehiaketako 2. saria.


Egun bigarren lana grabatzen dihardu taldeak, bitartean kontzertuak hirukote gisa
zein bakarlari gisa eskainiz, azken hau Eneritz Furyak-en izenpean.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago