Guztion artean ALEA izena aukeratu ondoren, logotipoa diseinatzeko lehiaketa martxan jarri dugu.
ALEA Araba mailan euskara hutsean argitaratuko den lehenengo astekaria izango da, parte hartzean oinarritua eta Arabako euskaldunon sarea osatzen lagunduko duena. GEU elkarteak, Berriak eta Goienak heldu diote erronka honi baina herrialde osoko euskaldun eta euskaltzaleen ekarpenarekin aterako da aurrera. Izan ere, ALEA izena Hirinet-en egindako bozketa baten bitartez aukeratu da eta oraingoan ere, argitalpenaren logotipoa izango dena lehiaketa bidez egitea proposatzen dizuegu.
Arabako astekari berriaren logotipoaren lehiaketa edozein pertsona nahiz diseinu grafikoko enpresa orori zuzenduta dago. Sari bakarra banatuko da; 100 euro + ALEA astekariaren urte beteko harpidetza eta proposamenak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 13a izango da.
Epaimahaia Arabako euskarazko astekariaren proiektua garatzen ari den lan-taldeko kideek osatuko dute.
ALEA - Logo lehiaketaren OINARRIAK
ALEA Arabako euskarazko astekaria martxan jartzeko proiektua abian da eta urte bukaeran lehenengo alea esku artean izateko aukera izango duzu.