'Kafkaren aulkia' Andoni Egaña, Uxue Alberdi eta Anjel Lertxurdi

Euskararen Agenda 2014ko apirilaren 15a

Hitz idatzia eta kantatua, neurtua eta laua, bat-batekoa eta patxadaz hausnartutakoa. Idazleak osatuko du emankizunaren ardatz izango den errelato nagusia, berak hautaturiko genero, molde eta tonuan.

Noiz? APIRILAren 23an, asteazkenean, 19.30ean

Non? ALDABE gizarte etxean (GASTEIZ)

Sarrera: librea lekuak bete arte

Gasteizko Udal Liburutegi Sarearen jardueren egutegia

Bertsolariek pertsonaia literarioen ahotik zein euren ahots propiotik kantatuko dute, narrazioari koloreak, atmosferak eta kanpo-begiradak gehituz, Pello Ramirezen txeloaren eta akordeoiaren gainetik.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago