Zuzendaritza taldeko kidea den Idurre Arrietak Hirinet FM irratsaioari eskainitako elkarrizketan Araba Euskarazetik lortzen duten diruarekin “batxilergoko gelak handitu” nahi dituztela adierazten du. Egun, 370 ikasle hartzen ditu ikastolak eta bailaran ikasketa prozesu guztia euskaraz egiteko parada eskaintzen duen zentro bakarra da. “Haurtzaindegitik batxilergoraino eskaintzen dugu eta 27 herri ezberdinetatik datoz ikasleak”, dio Arrietak. Ikastola poliki-poliki “zahartuz doa eta txiki geratzen ari da”, hortaz, gogotsu ari dira “beroketa lanetan” ekainaren 15ean Lapuebla Labarkaraino ahalik eta euskaltzale gehien hurbil daitezen.
Entzun elkarrizketa:
{mp3}elkarrizketa_ArabaEuskaraz_Idurre Arrieta{/mp3}
