Orain dela bi aste, Javier Maroto alkateak azpiegitura berriari ‘Adolfo Suarez’ deituko ziola adierazi zuen baina erabaki honek udal taldeen zein herritarren kritikak jaso zituen. Horrela, alkateak atzera egin behar izan du eta EAJ, PSE eta EH Bildu taldeekin akordio batera heldu da. Erabaki hau Bozeramaileen Batzordean hartu dute gaur goizean, zehazki, San Antonio kaleko lokalen inguruko auzia jorratuko duen udalbatza ospatu aurretik.
Autobus geltoki berriaren eraikitze-lanak 2012ko azaroaren hasi ziren eta urte amaieran amaituko direla aurreikusten da.
Euskaltzaindia plazan kokatuko den hiriko autobus geltoki berriak ‘Vitoria-Gasteiz’ izena izango duela adostu dute aho batez Gasteizko udal talde guztiek.