Gehienak merkatariak dira, baina tartean daude bi federazio ere. Dena dela, badaude oraindik ixteko zain dauden beste ziurtagiri eskaera batzuk ere. Gasteizko kasuan, lana nahiko aurreratuta zegoen. Izan ere, aldez aurretik bazegoen zerrenda bat egina Amahizkuntza izeneko ekimenaren bidez. Orain dela lau bat urte, Internet bidez hartu zuen lan hori Amahizkuntzak eta blogean sartu zuten zerrenda mapa eta guzti. Horretaz gain, Artez euskara zerbitzuarekin ari da elkarlanean Bai Euskarari Ziurtagiriaren elkarteak, eta merkataritzan eta ostalaritzan euskara sustatzeko plana kudeatzen dute Gasteizko Udalaren euskara zerbitzuaren barruan.
Orokorrean, oso jarrera ona topatu dute Gasteizen eta askok ziurtagiriaren berri aurretik izan ez arren, oso ondo baloratu dute proiektua. Aurrerago asmoa da ziurtagiridunen arteko sare bat osatzea.
Gaur gaurkoz, Gasteizen 40 saltokik, enpresek eta elkartek eskuratu dute Ziurtagiria.
EUSKARAREN BIDEAN:Anselmo Moreno oinetakoak, Arabako HIESaren Kontrako Batzordea, ASAJER, Arriaga autobusak, Auxo Albaitaritza, Cega Multidistribución, Cegasa Internacional, Deportivo Alavés S.A.D., EGA MASTER, Egibide, El Hogar Gasteiz burdindegia, Elkar Gasteiz – Campus, Elkar Gasteiz - San Prudencio, Euskadiko GGKEn Koordinakundea – Araba, Euskadiko Kontsumo Kooperatiben Federazioa, Filatelia Gasteiz, FREMAP-Araba, Gasteizko Zeledonen Elkartea, Goretti ileapaindegia, IG Karratu Arkitektura, Jakintza liburudenda, Jimmy Jazz Gasteiz, Kide Mobiliario, Mendia Optika, Merkatarien eta Zerbitzuen Arabako Federazioa, Puente Farmazia, Saski Baskonia S.A.D., Sercolux, Sociedad de Prevención Fremap S.L.U. – Araba, Ttilika gasteiz, Zulueta Farmazia.
ZERBITZUA EUSKARAZ:Agirre Lekue farmazia, AZKARPRINT Inprimategia, Dalvez Argitarazleak, Denon Eskola, ERKIDE, Euskadiko Kooperatiben Konfederazioa, Hala Bedi Irratia, Lizarralde Soinua - Txalaparta S.L., OREKA IT.
Pasa den abendutik hona, eta