Desberdintasunaren aurka borrokatu osasun-eskubidearen alde egiteko

hirinet 2014ko api. 7a, 09:22

Osasunaren Nazioarteko Eguna apirilaren 7an ospatzen da urtero, Osasunaren Mundu Erakundearen (OME) sorreraren urteurrena oroitzeko, 1948an. Aurten bektoreen bidez transmititzen diren gaixotasunei buruz hitz egingo da.

 

Bektoreak gaixotutako pertsona baten (edo animali baten) patogenoak beste pertsona bati transmititzen dizkioten organismoak dira; orokorrean, eremu tropikaletan eta edateko ura eta saneamendua izateko arazoak dituzten lekuetan ohikoagoak dira. 2014ko Osasunaren Nazioarteko Eguna ezagunagoak diren bektore batzuei buruz hitz egingo dute, haien artean, eltxoak, zimitzak, akainak edo barraskiloak ; hauek paludismoa, milikeria edo sukar horia bezalako gaixotasunak transmititzen dituzte.

 

Paludismoak, gaixotasun bektorial hilgarrienak, 2010ean 660 000 heriotz eragin zituela kalkulatzen da; gehienak, emakume eta ume afrikarrak. Hala ere, gehien zabaltzen ari den gaixotasuna milikeria da; eta, hauen artean, ere, Chagas-en gaixotasuna aurkitzen da. Guzti hauek gehien ahazturiko gaixotasunen artean kokatzen dira, OME-ren arabera; hilkortasun handienaeragiten dute eta behartsuen gaixotasunak direla esan genezake, hauek ezin baitituzte farmazia-enpresek sortzen dituzten medikamentuak ordaindu.

 

Osasun-eskubidearen alde egiteko eginkizuna aurrera eramateko, oso garrantzitsua da OMEk gaixotasun hauen garrantziaz kontzientziatu eta hauek jasaten ez ditugunen artean agerikoagoak egiteko helburua dituzten kanpainak antolatzea. Dena den, ez litzaioke garrantzi gutxiagoa eman behar gaixotasun hauek pobretasunarekin, bazterketarekin eta desberdintasunarekin, eta, orokorrean, osasun-mailarekin duten harremanaren salaketari.

 

Paul Krugman-ek ere, ekonomiako Nobel sariak,honako hau baieztatzen duen txosten bat aipatu du: “Haur-malnutrizioa (ongizatearen elementu garrantzitsuenetariko bat, osasun oker kronikoa eta muga fisiko eta intelektual garrantzitsuak eragiten dituena) ez da hazkuntza azkarrago bati esker hobetzen”, gabezia hauen arrazoiak “ondasunen banaketan ematen den desberdintasuna eta oinarrizko zerbitzu publikoen inplementazio eraginkorraren falta” direlako.

 

Hurrengo apirilaren 7an, espainiar estatuan, non gaixotasun hauek eragin eta larritasun gutxi dituzte, osasun-eskubidearen eta osasun-estaldura unibertsalaren defentsak gure osasunaren kontra doan mehatxu handienak desberdintasuna eta pobrezia direla azpimarratu beharko luke. Badira aste batzuk ELGA, EB edota Cáritas bezalako erakunde ez-iraultzaileek agerira ateratzen ari direla espainiar gobernuak 2010etik aurrera eramaten ari direnpolitikak lortu dituzten gauza bakarra gure herrialdearen gizarte-ezberdintasunak handitzea dela baieztatzen duten zenbait txosten.

 

Estatu-mailan, 2012an, 18 urte baino gazteagoen arteko pobrezia-arriskua %29,9an zegoen, ia bederatzi puntu EBko bataz-bestekoaren gainetik, hau %21,4koa izanik, Eurostatek 2013an argitaratutako datuen arabera. Gainera, eskola-porrot maila europar bataz-bestekoaren ia bikotza da. 2007 eta 2010 artean, aberats eta behartsuen arteko tartea ELGAko edozein herrialde baino gehiago hazi da; denboraldi honetan, aberatsen %10aren diru-sarrerek urtean %1a egin zuten behera; aldiz, behartsuenen %10aren diru-sarrerek urtean ia %14a egin zuten behera.

 

Gizarte-laguntzak ez daude ezta ondo diseinatuta ezta biztanleria behartsuenari behar bezala bideratuta. Hain zuzen ere, langabezia-maila EBkoaren bikoitza eta erdia da eta langabezia-saria antzeko maila batean dago. Bestalde, eta Ogasun Ministerioko teknikoen sindikatuaren datuen arabera, gure herrialdeko iruzur fiskala urtean 70 000 milioi euro baino gehiagokoa da, hauen %72a fortuna handienena eta enpresa handienena izanik. Kopuru hau osasun sistema publikoaren aurrekontuaren berdina da eta zerga publikoak ordaindutako urteko interesa baino askoz ere handiagoa. TaxJusticeNnetwork-en arabera, paradisu fiskaletan dauden Espainiatik datozen gordailuak 550 000 euroetara heltzen direla.

 

Errealitate guzti hauek halabeharrezkoa bezala aurkeztu baina horrelakoa ez den nahitako politika baten emaitz dira. Horrez gain, errealitate horiek gure egungo osasun-mailan eragin zuzena dute, depresioa, alkoholismoa eta bestelako mendekotasunak, elikadura okerrarekin lotutako gaixotasunak…etab. bezalako estresarekin lotuta dauden gaixotasunak sortuz. Era berean, hauek etorkizunean eragina izango dute, egoera ahulago batean dauden haurren %30aren osasunean eta bizi-itxaropenean. Gure osasun-maila gure elikadura, gure amak haurdunaldiaren eta lehenengo urteen zehar daraman bizi-baldintza; gure eta gure gurasoen heziketa (batez ere amarena); gure etxebizitzaren baldintzak, lanpostu duin bat izatea, baita gizartearekiko eta politikarekiko dugun pate-hartzea bezalako giza-determinatzaileen esku dagoelako. Guzti hau ur garbiaren hornikuntzarekin eta ondasunen banaketa zuzenarekin doa batera.

 

Gehienen interesen kontra doazen gobernu-erabakiek giza-talde oso zehatz batzuei on egiten dion politika legegile baten aukera isladatzen dute. Adibide bat pentsioen murrizketak dira; izan ere, 2014an 809 milioi euro aurreztea aurreikusi dute, erreformaren oroitza-txosten ekonomikoan adierazten den bezala. Hala ere, estatuak adierazitako kopuruaren bikoitza baino gehiago sartzen utziko du (1.657,43 milioi), errenta altuagoei on egiten dieten pentsio-plan pribatuen zerga-onuraren ondorioz.

 

Beste adibide bat. Seguraski, erreforma fiskala ustez kalterik ekartzen ez duen neurri bat ezarriko du; hau da, osasun-aseguru pribatuen ekarpenen zerga-arintzea, zerbitzu pribatuetara joaten direnek sistema publikoan aurrezpena ekarriko dutela esanez. Hala ere, ez dago argi aseguramendu bikoitz honek osasun-sistema publikoan aurrezpenak ekarriko dituztenik. Orain arte estatuan egindako ikerketa zehatzena (“Changes in the demand for private medical insurance following a shift in tax incentives”. Rodríguez, M. eta Stoyanova, A. HealthEconomics 17-2008 zenbakia, 185-202 orriak) Katalunian %15eko zerga-arintze bat ezartzeak, ez ezartzeak gastu publikoaren ustezko handitzeak baino diru-sarrera fiskalagoaren galketa handiago bat suposatuko lukeela baieztatzen zuen.

 

Azken adibide bat. Cáritas-ek salatzen duenaren arabera, inoiz eraiki behar ez ziratekeen autobideak berreskuratzeko bideratuko den diruaren erdiarekin, momentu honetan, estatuan, edozein motatako diru-sarrerarik ez dituzten 700 000 etxebizitzak berreskuratu ahalko lirateke (500 000 izango litzateke errenta minimoak dituztenak kenduz).

 

Hiru adibide horietan errenta altuenak dituen gutxiengoari on egiten zaio, ondasunaren birbanaketa sistema publikoak kaltetuz (osasuna, heziketa eta pentsioak); eta, horrela, biztanleria gehiengoaren osasuna okerrera doa. Horregatik, Osasunaren Nazioarteko Egunean, edozein politika martxan jarri baino lehen, honek biztanleriaren osasun-mailan izango zukeen eraginari erreparatzea eskatu behar dugu; bai autobide edo ospitale baten eraikuntza izan, bai ur-zerbitzu bat pribatizatzea edo ez erabakitzea izan. Aukera bat bez ez delako neutrala.

 

 

Egilea: Eduardo García Langarica, Medicus Mundiko kontseilu betearazlearen kide

 

 

 

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

ALEAren albisteak Whatsapp edo Telegram bidez jaso nahi dituzu?

WHATSAPP: Bidali ALEA hitza 645 66 86 02 telefono zenbakira.

TELEGRAM: Batu zaitez @ArabakoALEA kanalera.


ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu?


Izan zaitez ALEAkide