Edukiontzi laranjek landare-olio erabilia bilduko dute

hirinet 2014ko apirilaren 4a

Hemendik aurrera, edukiontzi berria aurkituko dugu kalean. Laranja kolorekoa izango da eta landare-olio erabilia bilduko du. Guztira, 155 edukiontzi jarriko ditu Ekograss Gasteiz enpresak, Gasteizko Udaleko Kontratazio Mahaiak hondakin hau jasotzeko zerbitzua esleitu ostean.

 

Edukiontzi berriak ez dira zertan gainerakoen –beira, hondakin organikoak, papera eta ontziak biltzekoak– ondoan jarri, eta era guztietako ontziak bota ahalko dira (5 litroraino). Dena dela, puntu berde mugikorra erabiltzen jarraitu ahalko da. Zerbitzua bi modutan emango da: etxe, ostalaritza areto eta antzeko lekuetan edukiontziak erabiliko dira; udal eraikinetan, berriz, atez ateko zerbitzua erabiliko da hondakin horiek biltzeko.

Biltzen den olioa biodiesela sortzeko berrerabiliko dela adierazi du udalak.

Izan zaitez ALEAkide!

ALEA da Arabako euskarazko aldizkari bakarra, eta zu bezalako irakurleen babesa behar du aurrera egiteko. Zuk ere gurekin bat egin nahi al duzu? Aukera ezberdinak dituzu gure proiektuarekin bat egiteko.

Informazio gehiago